XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ekintza29.- Gure apostoladutza Elizaren premia guzietara zabaltzen da.
30.- Eukaristia batasunaren sakramentua danez gero, batez ere batasun horren alde jokatzea eskatzen digu.
31.- Eukaristiak ezberdintasunaren eta bidegabekeriaren aurka konprometitzen gaitu, zuzentasunaren eta pakearen alde jartzen, gizarte aurrerapena eta giza osatze lanera eramaten.
32.- Gizonaren alienazio era guzien kontra jartzen gaitu Eukaristiak.
Honek, egoera batzuetan, zenbait politika jokabide hartzera bultzatuko gaitu.
Hala ere biolentzi gabeko ekintza hobetsiko dugu.
Heriotzaren bitartez, Kristok, anaienganako maitasuna erakutsi digu, eta gizon osoaren balorea agertu.
Hain zuzen, Aitaren aintzan parte hartzera deituen balorea eta behin betiko ixuri zuen Alkartasun odolean salbatu zituen gizonena.